Testu honetan paretaren eginkizunez hitz egiten da: pareta ez da gizakiak sortutako espazio artifizialen edukiontzi soila. Paretak barrua eta kanpoa bereizten du, kanpoko errealitatea eta gure intimitatea. Horregatik, horma gurea sentitzen dugu eta kolonizatu egiten dugu, margotuz, erliebeak eginez... Horrela izan da historian zehar, antzinako Greziatik eta Egiptotik hona.
Hala ere, gaur egun beste lengoaia mota erabiltzen ari gara horma eraldatzeko eta gure egiteko: margo eza eta bere materialtasuna esplotatzea. Hau ez da lehen aldiz orain egiten; testuan aipatzen den bezala, Erdi Aroko arkitektura defentsiboa horrelako zen, hain zuzen ere, eta harrizko harresi biluzik haiek bere funtzioa ederki adierazten zuten. Baina gaur egun, zorionez, gotorlekuaren behar hori ez du zentzurik eta materialtasuna beste era batean jorratzen da: material bakarrarekin edo material ezberdinak konbinatuz eta, hormaren eraldaketa azken muturrera eramanez, guztiz zulatuz leihoen bidez, azken hau ere baita pareta kolonizatzeko modua, barrua eta kanpoa konektatuz. Gaur egungo arkitektoak tresna hauetaz baliatzen dira horman idazteko, era honetan ematen diote kolorea hormari eta hiriari, etorkizunean egungo aldia oraingo pareten bidez identifikagarri izango delarik. Horma eraldatzeko bide hau, beraz, esan daiteke aurretik, bere jaiotzatik, pentsatutakoa dela, eraikitze sistemarekin bat datorrelarik.
Beste alde batetik, gainerako hiritarrak, paretak gizartean duen adierazgarritasunaz ohartuta, hormak komunikatzeko duen gaitasun hori aprobetxatu nahi izan dute, graffiti eta bestelakoen bidez. Izan ere, ezin dugu ahaztu pareta ez dela arkitektoen ondasun esklusiboa, guztion erabilpenerako baizik. Horregatik, arkitektoek idatzitako paretez gain, gizarteak hiritar kolektibo osoaren oihuak, aldiro aldatzen direnak, jasaten dituen hormak ere behar ditu, ez soilik bere sorreran arkitektoek erabilitako lengoiarekin eginikoak. Batzutan arkitekturak bere biztanleen garrasientzako soporte isila izanda aurkituko du handitasuna.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina