Zamorako interpretazio zentroaren azken entrega dugu hau, aurreko blog
sarreretan aurkeztutakoaren behin-betiko definizioarekin.
Proiektua ondoko alderdiak jorratuz defini daiteke:
KONTZEPTUA_Eraikinak eremu horrek orain arte kanpora eman duen aurpegi edo
itxura bera mantentzea, jendeak ezaguna senti dezan. Beraz, aurretik zegoenaren
azala baino ez dugu mantendu; bolumena guztiz hustu eta betekin guztiz berriaz
hornitu dugu. Guk gehitutakoa aurre existentzien menpeko egin dugu,
mantendutako fatxadari barrutik atxikiz. Horrez gain, bere materialtasunak
guztiz kontrastatzen du gaur egungo hormarekin, bi aldien arteko bereizketa
ahalbidetzeko eta izaera ezberdineko bi itxituren arteko bizikidetza islatuz.
FORMA ETA BOLUMETRIA_Jada existitzen den hormari lodiera ematen diona eta
altueran gradualki igotzen dena.
Eremuaren gaur egungo horma plazari ematen dion izkinan soilik haustu da,
sarrera nolabait pribatuagoa egin ahal izateko.
Altxaeretan ikus daitekeen bezala, eraikinaren bukaera goialdean laua da.
MATERIALAK_Soiltasunera eta garaikidetasunari jo da, beirarekin eta
aluminiozko txapekin jolastuz. Guk egindako fatxadak (barrukoak eta kanpokoei
egindako gehigarriak), modulatu dira aluminiozko fatxada aireztatua egiteko,
guk egindako kargahormaren kanpoko aldean, kokatuta, existitzen den
fatxadarekiko atzeratua, beraz. Beirazko leihoak, berriz, aluminiozko txapa
perforatuen atzean ezkutatu dira, barruko alineazioa jarraituz. Aluminiozko
txapa zulatu hauek, gainera, zabal daitezke, argi gehiago nahi izanez gero, fatxadaren
erregulartasuna eta izaera aurrefabrikatua egunerokotasunarekin
"kutsatzeko" aukera emanez.
PROGRAMA_
· Behe solairuan: erakusketa gela (altuera bikoitza), hall-a, komunak,
areto nagusia (altuera bikoitza), hiru tailer (altuera bikoitza), laborategia,
idazkaritza, instalazio gela eta kafetegia.
·Lehen solairuan: bulegoak, komunak eta bilera gela.
· Bigarren solairuan: lau gela, lau mintegi, komunak, liburutegia (altuera
bikoitza) eta artxibategia.
· Hirugarren solairua: liburutegiaren altuera bikoitza eta ikasteko edo
irakurtzeko beste gune pribatuagoa.
EGITURA_Hormigoizko portikoen bidezkoa aukeratu dugu, kanpoko perimetroari
atxikitako kargahormaz eta, beste aldean, zutabe apantailatuez osatua. Habeak
agerian utziko dira sabaiaren konfigurazioa egiteko, geletan eta mintegietan
izan ezik, non sabai faltsua erabiliko den, instalazioak estaltzeko.
Erakusketa gelan, gainera, argi zenitala aukeratu da; horretarako, angelu
batekin inklinatutako habe berezien bidezko estalkia proposatu da. Habe hauek
bere luzera guztian iparraldeko argia jasotzen duten beiratea zabaltzea
ahalbidetzen dute, argiztapen ez-zuzena lortuz, erakusketaren girorako oso
aproposa. Aipagarria da habe hauetan integratutako argiztapen artifiziala ere
filosofia honi jarraituz kokatu dela, argia ondoko habean isla dadin.
PATIOA_Soiltasunera jo da hemen ere eta pabimentuaren gogortasunera jo da,
inguruan lorategiak daudela kontuan izanik. Tamaina ertain-handiko hiru zuhaitz
kokatu dira pribatutasun handiena eskatzen duten tokietan eta baita
barne-ibilbidearen mugarri gisa. Forma irregularreko eserleku gutxi batzuk izan
ezik, espazioa nahiko libre uztea erabaki da, interpretazio zentroarekin
erlazionatutako aire libreko ekintzaren bat egin bahi bada noizbait.
















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina