Testua Mugimendu Modernotik hona hirigintzak pairatutako norabide aldaketa eta bide berriei buruz dihardu. Le Corbusier, Mies Van der Rohe eta bere garaikideek bultzatutako hirigintza estatiko eta bukatuaren aurka gaur egungo hirigintza malgua eta irekia aurkezten zaigu, non erabiltzailea ez da fabrikatutako hiriaren kontsumitzaile soilean geratzen, baizik eta huraren izaeraren eta formaren gainean erabakitzen duen eragile bihurtzen da.
Testuaren bukaeran aipatzen den moduan, hala ere, oraindik funtsezkoa da arkitektoaren papera, kalitatea bermatuko duten ezagutza teknikoak aplikatzeko eta gizabanakoaren interesak kolektiboarenen gainetik gailendu ez daitezen. Beraz, hirigintza irekia eta moldakorra bai, baina betiere minimo batzuk arkitektoak finkatuta. Izan ere, jendeak badaki zer lortu nahi duen baina gehienetan ez daki nola: hor agertzen zaigu ukaezina den arkitektoaren figura, jendeari hirian nahi duena lortzen laguntzeko, baliabideak emateko. Beraiek jarriko dituzte helburuak; arkitektook, moduak.
Horrez gain, testuan interesgarria iruditu zait jorratutako beste aspektu bat: espazioa ordenatzearen ordez, hirigintzak denbora ordenatzea. Materialtasuna inmaterialtasunaz ordezkatzea. Nahiz eta ez dirudien, ez da gauza pioneroa; historian badira denboraren dimentsioan pentsatutako arkitektura operazioak: adibidez, piramideak buruan izaera atenporala izanik eraiki zituzten, eta, orain arte gutxienez, zutik diraute. Baina denboran zehar demostratu dute ez direla gai izan hirigintza bizia eragiteko bere inguruan, gizartearekin etengabeko elkarrizketan jarraitzeko: egipziarrek amestutako denboraz kanpoko izaera lortu dute, baina bere forma hilan, bere barruan gordeta dauden momiak bezala, eguneratzeko ezintasunarekin.
Burura datorkit beste adibide gertuagoa historian eta badirudi oraingoz arrakastatsuagoa denboraren kudeaketari dagokionez: Cerdáren Bartzelonako zabalgunea (1860). Arestian aipatutako lege minimoa ezarriz, kale egitura (vías) abstraktoa, hedagarria, moldakorra, alegia, bertan (intervías) ia edozer gauza koka daiteke, bere garaian, gaur egun eta etorkizunera begira.
Beraz, esan daiteke etorkizuneko hirigintza arrakastatsuak bi aspektu hauek batera jorratu beharko dituela, batak besteari erantzunez: izaera irekia eta moldakorra denboraren igarotzeari orientatua, espazioaren mugak gaindituz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina