2014(e)ko martxoaren 1(a), larunbata

MUSIKENE | Bisita obrara

Otsailaren 26ean, lauhileko honen Tailer Integratuko bigarren saioa izan genuen. Goizean, Musikene eraikina egiten ari diren GAZ arkitektoen hitzaldia izan genuen eta afalostean, obrara bisita.

Hitzaldiari dagokionez, eraikinean oso fokalizatua izan zen, bere ideiaren kontzepzioaren azalpenetik hasita, aspektu praktiko guztiak jorratuz. Azken hauek oso interesgarriak izan ziren, lurzoru ezegonkorrak eta beste zenbait elementu baldintzatzailei aurre egiteko gauzatutako zimentazio berezia duelako eraikinak.

Hitzaldian entzundakoa ondoren gure begiekin ikusteko aukera izatea oso aberasgarria izan zen, nire ustez, normalean unibertsitatean ikasitakoaren materializazioa ikustera ez garelako heltzen. Euri zaparrada ari zen bitartean, metalezko egituraren, hormigoizko pantaila-hormen, txapa kolaborantearen, sotoko forjatuaren... zehaztasunak entzun eta ikusi ahal izan genituen, arkitektoen eta aparejadorearen beraien ahotsetatik, azalpen argien bidez.

Klima etsai izan zuen bisita laburra baina mamitsua izan zen, beraz, nire aburuz. Interesgarria izango litzateke denbora baten buruan bueltatu ahal izatea, obraren aurrerapenak ikusi ahal izateko. Hala ere, seguru nago Tabakalerara egingo dugun hurrengo bisita ez dela atzean geratuko.













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina