Bragançan egingo dugun proiektuarekin hasteko, lekuaren analisia eginda
aurreko sarreran, ondoko erabakiak hartu ditugu:
· Hiria berpiztea gure proiektuaren bidez, mugimendu internazionalak eta
baita hiri barrukoak sustatuz. Horretarako, ARTEA erabiliko dugu elementu
erakargarri eta berraktibatzaile gisa: tailerrak, erakusketa guneak, artisten
topaguneak…
· Programaren ANIZTASUNA eta eskaintzen dituen aukera zabalak ikusita,
FRAGMENTAZIORA jo dugu, gure formalizazioaren oinarri bihurtuz ere.
· Programa, beraz, zelula bidez osatutako multzoa da, hirian zehar heda
daitekeena; minimoa edo proiektuaren muina ciudadelako proposaturiko eremuan
eta eliza ondokoan kokatzen bada ere, etorkizunari begira hiriko espazio
publikoetara eraman daiteke zelula neutro hori, Bragança “inbadituz”, gure
proiektuaren eragin eremua handituz.
Ondorioz, aukeratutako arkitekturak HEDAKORTASUNA du ezaugarri, eta baita bere
barneko erabileraren indeterminazioa, hau da, ia erabilera ororentzako moldakortasuna,
POLIBALENTZIA.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina