Hitz eta metafora garratzen bidez, autorea hiriaren, Veneziaren, esentziaren indargabetzeaz dihardu testu sakon honetan. Venezia gorpuztu nahian dabiltza arkitektoak azken boladan birgaitze lan kaxkarren bitartez, iraganeko bizia eta haragia berreskuratu nahian. Baina ez dira konturatzen Venezia gorpua ere ez dela dagoeneko, hurrengo egoerara iritsi dela; espektro bihurtu da. Eta ezinezkoa da espektroa, gorpu izatetik beste muturrean aurkitzen dena, gorpuztea.
Mary Shelley idazle sentiberak orain dela bi mende bere munstro
partikularra, Frankenstein, sortu zuen moduan, Venezia luze hildako eta
birmoldatutako zati eta erraien eransketaz osatuta dago, tximista traketsez bizira
ekarriak. Trumoi jainkotiar hauek bidaltzen dituzten gaur egungo Viktor
Frankensteinak ez dute Veneziak duen hilotz karakterea onartzen eta,
horregatik, hain zuzen, ezin dute hiria maitatu, izan ere, hau delako maitasun
harreman zailena, hildakoarekikoa. Autoreak ondoko paragrafo zoragarrian
azaltzen duen bezala: “¿Qué le debemos a aquello que ha muerto? ‘El acto de amor de
recordar a un muerto es el acto de amor mas desinteresado, libre y fiel.’ Pero
con certeza no el más fácil. El muerto, en efecto, no sólo no pide nada, sino
que parece hacer de todo para ser olvidado. Precisamente por eso, sin embargo,
el muerto es tal vez el objeto de amor más exigente, respecto al cual siempre
estamos desarmados y en falta, distraídos y en fuga.”
Beharbada hemen dago gakoa, Veneziako benetako egungo izaera behingoz
onartzean, espektroarena, zeinek, biziarekin alderatuta, ezer gehitu behar ez
izatearen abantaila duen. Agamben-ek trebetasun handiz esaten duen bezala, “La espectralidad es una forma de vida,
una vida póstuma o complementaria, que comienza sólo cuando todo ha terminado y
que, por lo tanto, tiene respecto a la vida la gracia y la astucia
incomparables de lo que está cumplido, el garbo y la precisión de quien ya nada
tiene frente a sí.”
Baina Venezia-Frankensteina jada sortuta dago; bere barneko espektralitatea
onartzera eta, ondorioz, hiria maitatzera heldu baino lehen, badago kontuan
izan behar dugun funtsezko kontzeptua: berarekiko dugun erantzukizuna. Guk
sortu dugu eta orain gure ardura da. Ezin dezakegu gaitzetsi eta, Frankenstein
doktoreak egin zuen bezala, gure kreatura abandonatu. Izan ere, azken finean,
esentzia ona izaten jarraitzen du; errespetu eta maitasun handiagoz jokatu
baino ez dugu behar, hiriaren soinu isilak entzunez.
P.D.: Frankenstein obra liluragarriaren hasieran agertutako aipua (“Paradise Lost”,
John Milton, 1674):
“Did I request thee, Maker, from my clay
To mould Me man? Did I solicit thee
From darkness to promote me?”

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina