Azkenean entzun dut karrera osoan itxaroten egon naizen hitzaldia. Francisco Somozak bere arkitektura "isila" (bere esanetan) aurkeztu zigun esperientzia luzeak soilik eman dezakeen segurtasunarekin. Diskurtso inspiratzailearen bidez bere birgaitze lanak erakutsi zizkigun, oraindik guri ezezagunak zaizkigun errestaurazio obretarako lehen irizpideak era umilean eskainiz. Aurrekoarekiko, ondarearekiko errespetua gailendu zuen behin eta berriz, norberaren egoa albo batera utziz kolektibitatearen onerako, zein arkitekto askori beharbada noizbait ahazten baitzaie.
Ikusitako obrak oso atseginak iruditu zitzaizkidan, baita lan egiteko era, teknikak, grafismoa ere eta, batik bat, bere obra guztietan suma daitekeen oinarizko filosofía. Laburbilduz, etorkizunerako erreferentzia baliotsua izan daitekeela aurreikusten dut.
P.D.: Azken apunte gisa gustatuko litzaidake aipatzea lasaitu ederra hartu nuela Franciscok Zamorako zenbait eraikin eklektikoren balioa aitortu zuenean, orain arte arkitekturaren historiako emaitza baztergarrienetarikoak zirelaren inpresioa jaso izan baitut.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina